martes, 18 de octubre de 2011

PISA txostena (Programme for International Student Assessment)

Pisa froga hiru urtero egiten den froga ebaluatzailea da. Honetan OECDko 30 herrialdeek parte hartzen dute.
Honen bidez ikasleen ikasketa prozesua eta ikasleen gaitasunak ebaluatu nahi dira, derrigorrezko hezkuntza amaierara heltzen direnean. Honen bidez, beharreko ikasketa ondorengo ikasketa prozesuetara, edo lan mundura bideratuko diren ikasleen ezaugarriak ezagutu ahal dira, beharrak ezagutzeko eta gero honi dagozkion erabakiak hartu ahal izateko.

Frogek, matematika, konpetentzia zientifikoa eta irakurketa arloak lantzen dituzte
Ikasleek 2 ordu dute froga aurrera eramateko, arkatza eta atxingia bakarrik behar dutelarik.
galdera bakoitzak erantzun zuzen bakarrekoak, ekoizpen propikoak edo hainbat erantzunen artean hautatzekoak dira. honetaz aparte, ikasleak bebari buruzko galdera batzuk erantzun behar ditu.
13 froga txosten ezberdin daude.

Froga egiteko, herrialde bakoitzeko lagina 4500- 10.000 ikasletakoa da gutxi gora behera eta honi esker, herrialde bakoitzeko perfila lortzen da,non urteetan zehar hauen eboluzioa ikus daitekeen.

Emaitzei dagokionez;
 parte hartu zuten ikasleen artean, 2009an emaitza hobeagoak lortu ziren 2006an baino.
Irakurketa atalean, 27.300 espainiar parte hartu zuten, 910 ikastoletakoak, eta 481 puntu lortu zituzte, 2006an haino gehiago ( 461)

matematika arloan, 480 puntu lortu zituzte, 2006an lortutakoak baino gehiago, baina 2003an lortutako 485 baino gutxiago.
Eta zientzietan, 2006ko puntuazioa berdindu zuten, 488puntu.
Esan beharra dago, espainiar ikasleak OECDko ekonomi handien atzetik geratu egin zirela, baina ere portugal, eslovenia, chekia eta eslovakiaren atzetik.
Bestalde, shangai eta finlandiako ikasleek 65 estatuen artetik puntuazio altuenak jaso zituzten
Zientzia atalean Shangai, Japonia, Finlandia eta Hong Kongek lortu zuten puntuaziorik altuenak.
Sexuei erreparatuz, zientzia ezagutzetan mutilek emaitza hobeagoak lortu zituzten.



http://www.oecd.org/dataoecd/58/51/39730818.pdf

martes, 11 de octubre de 2011

Musika, ahaztu behar ez den ikasgaia

Historian zehar, LHko curriculumean, musika ikasgaiari eman zaion garrantzia irregularra izan da. Egungo hezkuntza legeria (LOGSE), eskoletan musika irakaskuntza / ikaskuntzan aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo bat aurkezten du. Hala ere, irakasleen  prestakuntza oso zalantzazkoa musika arloan, eta horrek gelan irakasten denarengan eragina du.
Musikaren bidez umeek espresioa garatzeaz aparte, ahotza eta euren gorputza ezagutzen dute, musika bide ezberdinak frogatzen dituzte eta haien gaitasunak martxan jartzen dituzte.
Musikak, lagundu egiten du garapen intelektuala, entzumena, zentzumena, adierazpena eta  garapen motorra garatzen.
Bestalde, aipagarriak dira ere musikak dituen onura psikologiko eta sozializatzaileak; musikari esker umeak elkarri urbiltzen dira, adibidez gelan taldeka abesti bat eginez eta komunikazioa indartuz.
Ez dugu ahaztu behar, eta askotan ez diogu honi erreparatzen, musikaren bidez ikasteko dugun ahalmena: hitz berriak, veste hizkuntza bat(  ingelera adibidez) edo ahozkatzen ikasteko ematen dizkigun aukerak.
Beraz, komenigarria izango litzateke ikasgai honi, duen garrantzia ematea eta ahal den neurriak hauetariko batzuk lantzen saiatzea:
-musika kode ezberdinen bidez espresatzen ikasi
- Ekoizpen propioak egitea ( abestiak asmatzea adibidez)
- musika instrumentu ezberdinak ezagutzea
- bakoitzaren gorputza instrumentu edo espresio bide bezala erabiltzea ( soinuak egin ahoarekin, txaloak eman…)
- hainbat musikari ezagutzea
- garai eta lurralde ezberdinetako musika ezagutze
- …
Beraz, dituen onurak ikusita, beharrezkoa izango litzateke ikasleek musikari buruz dituzten jakintzak nahikoak izatea, gero umeen ahalmenak ahal den neurrian egokien garatu ahal izateko.