martes, 11 de octubre de 2011

Musika, ahaztu behar ez den ikasgaia

Historian zehar, LHko curriculumean, musika ikasgaiari eman zaion garrantzia irregularra izan da. Egungo hezkuntza legeria (LOGSE), eskoletan musika irakaskuntza / ikaskuntzan aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo bat aurkezten du. Hala ere, irakasleen  prestakuntza oso zalantzazkoa musika arloan, eta horrek gelan irakasten denarengan eragina du.
Musikaren bidez umeek espresioa garatzeaz aparte, ahotza eta euren gorputza ezagutzen dute, musika bide ezberdinak frogatzen dituzte eta haien gaitasunak martxan jartzen dituzte.
Musikak, lagundu egiten du garapen intelektuala, entzumena, zentzumena, adierazpena eta  garapen motorra garatzen.
Bestalde, aipagarriak dira ere musikak dituen onura psikologiko eta sozializatzaileak; musikari esker umeak elkarri urbiltzen dira, adibidez gelan taldeka abesti bat eginez eta komunikazioa indartuz.
Ez dugu ahaztu behar, eta askotan ez diogu honi erreparatzen, musikaren bidez ikasteko dugun ahalmena: hitz berriak, veste hizkuntza bat(  ingelera adibidez) edo ahozkatzen ikasteko ematen dizkigun aukerak.
Beraz, komenigarria izango litzateke ikasgai honi, duen garrantzia ematea eta ahal den neurriak hauetariko batzuk lantzen saiatzea:
-musika kode ezberdinen bidez espresatzen ikasi
- Ekoizpen propioak egitea ( abestiak asmatzea adibidez)
- musika instrumentu ezberdinak ezagutzea
- bakoitzaren gorputza instrumentu edo espresio bide bezala erabiltzea ( soinuak egin ahoarekin, txaloak eman…)
- hainbat musikari ezagutzea
- garai eta lurralde ezberdinetako musika ezagutze
- …
Beraz, dituen onurak ikusita, beharrezkoa izango litzateke ikasleek musikari buruz dituzten jakintzak nahikoak izatea, gero umeen ahalmenak ahal den neurrian egokien garatu ahal izateko.

1 comentario:

  1. Homerrek esaktuta, komentario bat utziko dizut!jejeje.
    egia da, musika ahaztu behar ez den irakasgaia da, musikak azken batean, garapenean laguntzen digu, eta psikologikoki eta fisikoki ere aurrera egiteko bide oso ona izan daiteke.
    gainera, musikak, aldartean, sentipenetan... eta abarretan du eragina...eta noski, hezkuntzan ere...

    ResponderEliminar