martes, 27 de septiembre de 2011

gaurkoz agur esateko...

gaurkoz, bloggari agur esateko modu lasai bat nahi nuen.. eta horretarako mamutxo batek lagunduko nau :) CASPER
1995ean egindako filma da, umeentzat oso egokia laguntasun, maitasun eta nahi duzunarengatik borrokatzeko baloreak bertan agertzen direlako. Hizkuntza egokia da, protagonistak dibertigarriak eta historioa oso polita. Magiaz beteriko filma da.
Aparte, soinu banda James Hornerrena da, konpositore hoberena nire ustez.
Filma gogoratu nahi duzuenentzat, edo Horneren musikaz gozatu nahi duenarentzat, hemen daukazue bideoa.
Agur!

irailean heltzen da aukera egiteko momentua...

umeek, eta zergatik ez esan, nagusiek hain gustoko dituzten oporrak eta gero, irailean betebeharrak berriz...
gurasoak lanera, eta umeak eskolara... baina, 16:00 heldu eta... orduan zer?? guraso askok gabararte egin behar dute lan...
horregatik arratsaldeetan umeek zer egingo duten pentsatzen hasten dira hile honetan.- Batzuk aitite eta amamaren etxera doaz, izekorekin edota umeak zaintzeko pertsona bat bilatzen dute.
Beste askok ordea, umeak eskolaz kanpoko klaseetara edo kiroletara apuntatzen dituzte. Gurasoak lasai egoteaz aparte, ordu hauetan umeek asko ikas dezakete, eta ez soilik hizkuntza edo musika klaseetara doazenean, kirolak egitean ere.
Hauen bidez umeek haien indepèndentzia garatzen ikasten dute, talde lana egiten, sozializazioa aurrera eramaten, gauza ezberdinetara amoldatzen...
Baina aukera egiteko orduan hainbat gauza izan behar dira kontuan; ordutegiak, umearen gustuak, adina, gaitasunak, dirua...

umearentzat onuragarri izango diren ekintzak hautatu behar dira, baina hauek beti neurriz, ez gura duen guztia, gero etxeko lanak egiteko, ikasteko, jolasteko eta deskantzatzeko denbora ere euki behar duelako.

orain eskaintza handia dago, eta asko dohakoak dira., beraz, komenigarria izango litzateke herriko udalean galdetzea, eskolako zerbitzuak ikustea... aukera hoberena egiteko.

------------
ADIBIDEAK:
- kirola( futbola, eskubaloia, saskibaloia, igeriketa, zaldiketa, gimnasia...) dantza eta antzerkia, musika
,hizkuntzak







http://www.zinus21.com/varios/extraescolares.pdf

hausnartzeko, bideo bi. Lucia eta Becky



Lucia eta Becky lehen hezkuntzako ikasleak dira. Lehendabizikoa Irlandakoa, eta bigarrena espainiakoa. Zer daukate amankomunean????
Bideoa ikusi ondoren jakingo duzue!

ikusi nituen lehenengo aldian barre egin nuen gogoz, baina gero, pentsakor lotu nintzen.
ni nire burua irakasle moduan ikusita, hori da nik, nire umeak sentitzea nahi dudana??? eskola gorrotatzea??? eskolari buruz zerbait galdetzen diotenean, hau ez zaiela batere gustatzen esatea?
azken finean, eskola ez da eraikin huts bat.Ez dut uste bi neskato hauek eskola suntsitu nahi izatea hau itsusia, handia, edo arraroa delako. Eskola barruan dagoena da haientzat arazoa. Irakasleak hain zuzen ere, eta honi lotuta haien metodologia, etxeko lanak, izaera, eskola ordutegiak...

irakasleok, hau aldatzeko ahalmena dugu, baina askotan ez da egiten. Liburuarekin klasera sartu eta loro moduan gaia bota eta alde egiten dugu.
Irakasle batek sormena erabili behar du, kreatibitatea, enpatia... egunero bere materia modu egoki batean transmititzeko. Argi dago hau ez dela batere erraza, eta esango nuke, mila aldiz nekagarriagoa dela,, baina luzaroan emaitza harrigarriak ikusiko direlakoan nago.metodologia aktiboago bat erabilita, umeak gogoz etorriko lirateke eskolara, haien parte hartzea aktiboagoa izango litzateke, beldur barik espresatuko lirateke, eta eskola giro eroso bat moduan ikusiko lukete.

Baina, noren esku dago hau lortzea?? irakasle bakoitzak bere modura, era independientean antolatu behar ditu klaseak? eskolako filosofia bihurtu behar da? nork egingo du gehiegizko lana soldatak murrizten ari diren bitartean???

martes, 20 de septiembre de 2011

Norbegia ezagutzen elkartuke programa baten bidez

Norvegia  Eskandinabia mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta)
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak.
Euskal Herriatik 2800Km tara dago Bodo baina gure hezkuntza sistema eta haiena antz handia dute.
eskolaurrea ( 0 urtetik 5 era)ez da derrigorrezkoa, baina 90%a doa.
6 urteetatik 16 tara aldiz, derrigorrezkoa da
goi maikalo bigarren hezkuntza aldiz 3 urteko iraupena du (espainian ez bezala, hau bikoa delarik). Hiru urte hauek gainditzea derrigorrezkoa da gero college edo unibertsitatean sartu ahal izateko.

Euskal Herriko unibertsitatearen bidez Norbegian dagoen Bodo collegera joan gaitezke 6 hilabete ikasle bezala Erasmus programarekin. Erasmus programa ikasleen mugikortasuna errazten duten plana da, 1987an sortua.



Bodoko unibertsitateak Erasmus ikasleentzat programa berezi bat dauka, non ingelesez ematen diren azalpenak ( bertako hizkuntza ofiziala norbegiera da) eta ikasteko modu ezberdin bat erabiltzen den. Programa hau " adventure knowledge" du izena, eta 3 modulutan banatuta dago "experience of nature", " experience of pedagoy" eta " experience of art, culture and literature".
hauen bidez, ikasleak gaiari buruz ikasteaz aparte, herrialdea ezagutzeko aukera du, klaseak ez baitira klasean ematen, txango eta bisiten bidez. Adibidez, natura ikasgaian arroka desberdinak ezagutzeko asmoz txangoak egiten dira.

Horretaz aparte, ikasle atzerritarrentzat norbegierazko hizkuntza ikasteko klase bereziak daude, ingurunea bisitatzeko txangoak, ohiturak ezagutzeko ekitaldiak...

Esan daiteke, esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua dela, eta azken aldian berebizkiko garrantzia ematen ari dira honi.
http://www.hibo.no/english

Beraz, nahiz eta hezkuntza sistema orokorrean gurearen antz handia izan, berezitasun hauek deigarri egiten dute bertara ikasten joatea. Gainera, aparteko onurak ditu pertsona moduan garatzeko, kultura ezberdin bat ezagutzeko, erlazionatzeko, hizkuntzak hobetzeko eta orokorrean, ikasten ikasteko.