martes, 27 de septiembre de 2011

hausnartzeko, bideo bi. Lucia eta Becky



Lucia eta Becky lehen hezkuntzako ikasleak dira. Lehendabizikoa Irlandakoa, eta bigarrena espainiakoa. Zer daukate amankomunean????
Bideoa ikusi ondoren jakingo duzue!

ikusi nituen lehenengo aldian barre egin nuen gogoz, baina gero, pentsakor lotu nintzen.
ni nire burua irakasle moduan ikusita, hori da nik, nire umeak sentitzea nahi dudana??? eskola gorrotatzea??? eskolari buruz zerbait galdetzen diotenean, hau ez zaiela batere gustatzen esatea?
azken finean, eskola ez da eraikin huts bat.Ez dut uste bi neskato hauek eskola suntsitu nahi izatea hau itsusia, handia, edo arraroa delako. Eskola barruan dagoena da haientzat arazoa. Irakasleak hain zuzen ere, eta honi lotuta haien metodologia, etxeko lanak, izaera, eskola ordutegiak...

irakasleok, hau aldatzeko ahalmena dugu, baina askotan ez da egiten. Liburuarekin klasera sartu eta loro moduan gaia bota eta alde egiten dugu.
Irakasle batek sormena erabili behar du, kreatibitatea, enpatia... egunero bere materia modu egoki batean transmititzeko. Argi dago hau ez dela batere erraza, eta esango nuke, mila aldiz nekagarriagoa dela,, baina luzaroan emaitza harrigarriak ikusiko direlakoan nago.metodologia aktiboago bat erabilita, umeak gogoz etorriko lirateke eskolara, haien parte hartzea aktiboagoa izango litzateke, beldur barik espresatuko lirateke, eta eskola giro eroso bat moduan ikusiko lukete.

Baina, noren esku dago hau lortzea?? irakasle bakoitzak bere modura, era independientean antolatu behar ditu klaseak? eskolako filosofia bihurtu behar da? nork egingo du gehiegizko lana soldatak murrizten ari diren bitartean???

No hay comentarios:

Publicar un comentario