martes, 20 de septiembre de 2011

Norbegia ezagutzen elkartuke programa baten bidez

Norvegia  Eskandinabia mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta)
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak.
Euskal Herriatik 2800Km tara dago Bodo baina gure hezkuntza sistema eta haiena antz handia dute.
eskolaurrea ( 0 urtetik 5 era)ez da derrigorrezkoa, baina 90%a doa.
6 urteetatik 16 tara aldiz, derrigorrezkoa da
goi maikalo bigarren hezkuntza aldiz 3 urteko iraupena du (espainian ez bezala, hau bikoa delarik). Hiru urte hauek gainditzea derrigorrezkoa da gero college edo unibertsitatean sartu ahal izateko.

Euskal Herriko unibertsitatearen bidez Norbegian dagoen Bodo collegera joan gaitezke 6 hilabete ikasle bezala Erasmus programarekin. Erasmus programa ikasleen mugikortasuna errazten duten plana da, 1987an sortua.



Bodoko unibertsitateak Erasmus ikasleentzat programa berezi bat dauka, non ingelesez ematen diren azalpenak ( bertako hizkuntza ofiziala norbegiera da) eta ikasteko modu ezberdin bat erabiltzen den. Programa hau " adventure knowledge" du izena, eta 3 modulutan banatuta dago "experience of nature", " experience of pedagoy" eta " experience of art, culture and literature".
hauen bidez, ikasleak gaiari buruz ikasteaz aparte, herrialdea ezagutzeko aukera du, klaseak ez baitira klasean ematen, txango eta bisiten bidez. Adibidez, natura ikasgaian arroka desberdinak ezagutzeko asmoz txangoak egiten dira.

Horretaz aparte, ikasle atzerritarrentzat norbegierazko hizkuntza ikasteko klase bereziak daude, ingurunea bisitatzeko txangoak, ohiturak ezagutzeko ekitaldiak...

Esan daiteke, esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua dela, eta azken aldian berebizkiko garrantzia ematen ari dira honi.
http://www.hibo.no/english

Beraz, nahiz eta hezkuntza sistema orokorrean gurearen antz handia izan, berezitasun hauek deigarri egiten dute bertara ikasten joatea. Gainera, aparteko onurak ditu pertsona moduan garatzeko, kultura ezberdin bat ezagutzeko, erlazionatzeko, hizkuntzak hobetzeko eta orokorrean, ikasten ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario