umeek, eta zergatik ez esan, nagusiek hain gustoko dituzten oporrak eta gero, irailean betebeharrak berriz...
gurasoak lanera, eta umeak eskolara... baina, 16:00 heldu eta... orduan zer?? guraso askok gabararte egin behar dute lan...
horregatik arratsaldeetan umeek zer egingo duten pentsatzen hasten dira hile honetan.- Batzuk aitite eta amamaren etxera doaz, izekorekin edota umeak zaintzeko pertsona bat bilatzen dute.
Beste askok ordea, umeak eskolaz kanpoko klaseetara edo kiroletara apuntatzen dituzte. Gurasoak lasai egoteaz aparte, ordu hauetan umeek asko ikas dezakete, eta ez soilik hizkuntza edo musika klaseetara doazenean, kirolak egitean ere.
Hauen bidez umeek haien indepèndentzia garatzen ikasten dute, talde lana egiten, sozializazioa aurrera eramaten, gauza ezberdinetara amoldatzen...
Baina aukera egiteko orduan hainbat gauza izan behar dira kontuan; ordutegiak, umearen gustuak, adina, gaitasunak, dirua...
umearentzat onuragarri izango diren ekintzak hautatu behar dira, baina hauek beti neurriz, ez gura duen guztia, gero etxeko lanak egiteko, ikasteko, jolasteko eta deskantzatzeko denbora ere euki behar duelako.
orain eskaintza handia dago, eta asko dohakoak dira., beraz, komenigarria izango litzateke herriko udalean galdetzea, eskolako zerbitzuak ikustea... aukera hoberena egiteko.
------------
ADIBIDEAK:
- kirola( futbola, eskubaloia, saskibaloia, igeriketa, zaldiketa, gimnasia...) dantza eta antzerkia, musika
,hizkuntzak
http://www.zinus21.com/varios/extraescolares.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario