lunes, 21 de noviembre de 2011

sententzia, bere alabaren irakaslea jotzeagatik.

http://www.publico.es/espana/402215/condenada-a-tres-anos-de-carcel-por-pegar-a-la-profesora-de-su-hija
 Bizkaian ematen den lehen kasuetarikoa dugu hau. Aurrerapen itzela, irakasleen babeserako.
 ama batek, Bizkaiko eskola bateko irakasle bat jo zuen, bere alabari patio orduan txokolatina bat ematen utzi ez ziolako. zelan gertatu zen hau? Irakaslea, patioan zegoen, eta ama sartu nahi izan zuen bere alabari txokolatina bat emateko asmoz. Irakasleak sarrera debekatu ondoren, amak irakaslea kolpekatu zuen.
honen ondorioz, 3 urte kartzel kondena jaso egin du eta multa bat ordaindu beharra.
kasu hau Bilbon eman da, baina Granadan antzeko bat gertatu izan zen, eta hau izan zen espainian lehen kartzela kondena jasotzen zuen ama bat, bere haurraren irakaslea jotzeagatik.

kasu hauek ez dira sarri ematen, biolentzia fisikoa ez da hain ohizkoa baina sarri irakasleak gurasoen aurka enfrentatu behar dira, eta psikologikoki jasan behar duten presioa izugarria da. irainak jasaten dituzte, eta askotan babes gabe aurkitzen dira. ondorioz, sententzia hauek aurrerapen izugarria dira gure sozietatean, hauek jakinaraziz, kasuak murriztuko direla uste baita.

argazkiekin bideoak egiteko pausuak

windowseko movie maker programarekin egin dugu. Horretarako hau inicio.tik irekiko dugu.
Gero, nahi ditugun argazkiak  eta musika hautatu behar ditugu, importar imagenes edo impotar audio atalen bidez.
gero irudiak nahi ditugun ordenean sartuko ditugu behean agertzen diren lauki handietan. txikietan  presentazioa nola agertu eta desagertuko den sartu ahal dugu.
Bestalde, aukera dugu ere, izenburu bat jartzea hasieran, amaieran edo transizioko edozein momentutan. dokumentu bat idaztenn dugunean bezala, letra tamaina, estiloa eta kolorea aukeratu dezakegu.
Musika jartzeko aukera dugu. Kasu honetan nik ez diot jarri, ez daukadalako ordenagailu honetan musika klipik.
azkenik, proiektua gorde egin behar da, hau egiteko aukera ezkerrean agertzen zaigularik.
Hemen uzten dizuet, froga egiteko, egin dizuedan bideotxoa.



lan hau errezago egiteko, argazki batzuk jarri dizizuet. hauen gainean klik eginez irudia handiago ikus dezakezue, zelan egiten den erreferentzia eukitzeko.

Zertarako erabil daitezke bideo hauek? umeek haien argaazkiak konpartzeaz aparte, honen bidez, klasean egiten dituzten presentazioak modu berezian egin ditzakete. Betiko word dokumentuak, edo poer pointak erabili ordez bideoak egiteko aukera dute, adibidez.

Argazkiekin bideoak egiten

Klasean argazkiekin bideoak egiten ikasi egin dugu. Askorenzat hau berria zen, baina pixkanaka pixkanaka gauza politak egiten ikasi dugu. Nik, nire esubaloi taldekideei bideo hau egin diet, agur moduan. espero dut gustatzea

martes, 18 de octubre de 2011

PISA txostena (Programme for International Student Assessment)

Pisa froga hiru urtero egiten den froga ebaluatzailea da. Honetan OECDko 30 herrialdeek parte hartzen dute.
Honen bidez ikasleen ikasketa prozesua eta ikasleen gaitasunak ebaluatu nahi dira, derrigorrezko hezkuntza amaierara heltzen direnean. Honen bidez, beharreko ikasketa ondorengo ikasketa prozesuetara, edo lan mundura bideratuko diren ikasleen ezaugarriak ezagutu ahal dira, beharrak ezagutzeko eta gero honi dagozkion erabakiak hartu ahal izateko.

Frogek, matematika, konpetentzia zientifikoa eta irakurketa arloak lantzen dituzte
Ikasleek 2 ordu dute froga aurrera eramateko, arkatza eta atxingia bakarrik behar dutelarik.
galdera bakoitzak erantzun zuzen bakarrekoak, ekoizpen propikoak edo hainbat erantzunen artean hautatzekoak dira. honetaz aparte, ikasleak bebari buruzko galdera batzuk erantzun behar ditu.
13 froga txosten ezberdin daude.

Froga egiteko, herrialde bakoitzeko lagina 4500- 10.000 ikasletakoa da gutxi gora behera eta honi esker, herrialde bakoitzeko perfila lortzen da,non urteetan zehar hauen eboluzioa ikus daitekeen.

Emaitzei dagokionez;
 parte hartu zuten ikasleen artean, 2009an emaitza hobeagoak lortu ziren 2006an baino.
Irakurketa atalean, 27.300 espainiar parte hartu zuten, 910 ikastoletakoak, eta 481 puntu lortu zituzte, 2006an haino gehiago ( 461)

matematika arloan, 480 puntu lortu zituzte, 2006an lortutakoak baino gehiago, baina 2003an lortutako 485 baino gutxiago.
Eta zientzietan, 2006ko puntuazioa berdindu zuten, 488puntu.
Esan beharra dago, espainiar ikasleak OECDko ekonomi handien atzetik geratu egin zirela, baina ere portugal, eslovenia, chekia eta eslovakiaren atzetik.
Bestalde, shangai eta finlandiako ikasleek 65 estatuen artetik puntuazio altuenak jaso zituzten
Zientzia atalean Shangai, Japonia, Finlandia eta Hong Kongek lortu zuten puntuaziorik altuenak.
Sexuei erreparatuz, zientzia ezagutzetan mutilek emaitza hobeagoak lortu zituzten.



http://www.oecd.org/dataoecd/58/51/39730818.pdf

martes, 11 de octubre de 2011

Musika, ahaztu behar ez den ikasgaia

Historian zehar, LHko curriculumean, musika ikasgaiari eman zaion garrantzia irregularra izan da. Egungo hezkuntza legeria (LOGSE), eskoletan musika irakaskuntza / ikaskuntzan aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo bat aurkezten du. Hala ere, irakasleen  prestakuntza oso zalantzazkoa musika arloan, eta horrek gelan irakasten denarengan eragina du.
Musikaren bidez umeek espresioa garatzeaz aparte, ahotza eta euren gorputza ezagutzen dute, musika bide ezberdinak frogatzen dituzte eta haien gaitasunak martxan jartzen dituzte.
Musikak, lagundu egiten du garapen intelektuala, entzumena, zentzumena, adierazpena eta  garapen motorra garatzen.
Bestalde, aipagarriak dira ere musikak dituen onura psikologiko eta sozializatzaileak; musikari esker umeak elkarri urbiltzen dira, adibidez gelan taldeka abesti bat eginez eta komunikazioa indartuz.
Ez dugu ahaztu behar, eta askotan ez diogu honi erreparatzen, musikaren bidez ikasteko dugun ahalmena: hitz berriak, veste hizkuntza bat(  ingelera adibidez) edo ahozkatzen ikasteko ematen dizkigun aukerak.
Beraz, komenigarria izango litzateke ikasgai honi, duen garrantzia ematea eta ahal den neurriak hauetariko batzuk lantzen saiatzea:
-musika kode ezberdinen bidez espresatzen ikasi
- Ekoizpen propioak egitea ( abestiak asmatzea adibidez)
- musika instrumentu ezberdinak ezagutzea
- bakoitzaren gorputza instrumentu edo espresio bide bezala erabiltzea ( soinuak egin ahoarekin, txaloak eman…)
- hainbat musikari ezagutzea
- garai eta lurralde ezberdinetako musika ezagutze
- …
Beraz, dituen onurak ikusita, beharrezkoa izango litzateke ikasleek musikari buruz dituzten jakintzak nahikoak izatea, gero umeen ahalmenak ahal den neurrian egokien garatu ahal izateko.

martes, 27 de septiembre de 2011

gaurkoz agur esateko...

gaurkoz, bloggari agur esateko modu lasai bat nahi nuen.. eta horretarako mamutxo batek lagunduko nau :) CASPER
1995ean egindako filma da, umeentzat oso egokia laguntasun, maitasun eta nahi duzunarengatik borrokatzeko baloreak bertan agertzen direlako. Hizkuntza egokia da, protagonistak dibertigarriak eta historioa oso polita. Magiaz beteriko filma da.
Aparte, soinu banda James Hornerrena da, konpositore hoberena nire ustez.
Filma gogoratu nahi duzuenentzat, edo Horneren musikaz gozatu nahi duenarentzat, hemen daukazue bideoa.
Agur!

irailean heltzen da aukera egiteko momentua...

umeek, eta zergatik ez esan, nagusiek hain gustoko dituzten oporrak eta gero, irailean betebeharrak berriz...
gurasoak lanera, eta umeak eskolara... baina, 16:00 heldu eta... orduan zer?? guraso askok gabararte egin behar dute lan...
horregatik arratsaldeetan umeek zer egingo duten pentsatzen hasten dira hile honetan.- Batzuk aitite eta amamaren etxera doaz, izekorekin edota umeak zaintzeko pertsona bat bilatzen dute.
Beste askok ordea, umeak eskolaz kanpoko klaseetara edo kiroletara apuntatzen dituzte. Gurasoak lasai egoteaz aparte, ordu hauetan umeek asko ikas dezakete, eta ez soilik hizkuntza edo musika klaseetara doazenean, kirolak egitean ere.
Hauen bidez umeek haien indepèndentzia garatzen ikasten dute, talde lana egiten, sozializazioa aurrera eramaten, gauza ezberdinetara amoldatzen...
Baina aukera egiteko orduan hainbat gauza izan behar dira kontuan; ordutegiak, umearen gustuak, adina, gaitasunak, dirua...

umearentzat onuragarri izango diren ekintzak hautatu behar dira, baina hauek beti neurriz, ez gura duen guztia, gero etxeko lanak egiteko, ikasteko, jolasteko eta deskantzatzeko denbora ere euki behar duelako.

orain eskaintza handia dago, eta asko dohakoak dira., beraz, komenigarria izango litzateke herriko udalean galdetzea, eskolako zerbitzuak ikustea... aukera hoberena egiteko.

------------
ADIBIDEAK:
- kirola( futbola, eskubaloia, saskibaloia, igeriketa, zaldiketa, gimnasia...) dantza eta antzerkia, musika
,hizkuntzak







http://www.zinus21.com/varios/extraescolares.pdf

hausnartzeko, bideo bi. Lucia eta Becky



Lucia eta Becky lehen hezkuntzako ikasleak dira. Lehendabizikoa Irlandakoa, eta bigarrena espainiakoa. Zer daukate amankomunean????
Bideoa ikusi ondoren jakingo duzue!

ikusi nituen lehenengo aldian barre egin nuen gogoz, baina gero, pentsakor lotu nintzen.
ni nire burua irakasle moduan ikusita, hori da nik, nire umeak sentitzea nahi dudana??? eskola gorrotatzea??? eskolari buruz zerbait galdetzen diotenean, hau ez zaiela batere gustatzen esatea?
azken finean, eskola ez da eraikin huts bat.Ez dut uste bi neskato hauek eskola suntsitu nahi izatea hau itsusia, handia, edo arraroa delako. Eskola barruan dagoena da haientzat arazoa. Irakasleak hain zuzen ere, eta honi lotuta haien metodologia, etxeko lanak, izaera, eskola ordutegiak...

irakasleok, hau aldatzeko ahalmena dugu, baina askotan ez da egiten. Liburuarekin klasera sartu eta loro moduan gaia bota eta alde egiten dugu.
Irakasle batek sormena erabili behar du, kreatibitatea, enpatia... egunero bere materia modu egoki batean transmititzeko. Argi dago hau ez dela batere erraza, eta esango nuke, mila aldiz nekagarriagoa dela,, baina luzaroan emaitza harrigarriak ikusiko direlakoan nago.metodologia aktiboago bat erabilita, umeak gogoz etorriko lirateke eskolara, haien parte hartzea aktiboagoa izango litzateke, beldur barik espresatuko lirateke, eta eskola giro eroso bat moduan ikusiko lukete.

Baina, noren esku dago hau lortzea?? irakasle bakoitzak bere modura, era independientean antolatu behar ditu klaseak? eskolako filosofia bihurtu behar da? nork egingo du gehiegizko lana soldatak murrizten ari diren bitartean???

martes, 20 de septiembre de 2011

Norbegia ezagutzen elkartuke programa baten bidez

Norvegia  Eskandinabia mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta)
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak.
Euskal Herriatik 2800Km tara dago Bodo baina gure hezkuntza sistema eta haiena antz handia dute.
eskolaurrea ( 0 urtetik 5 era)ez da derrigorrezkoa, baina 90%a doa.
6 urteetatik 16 tara aldiz, derrigorrezkoa da
goi maikalo bigarren hezkuntza aldiz 3 urteko iraupena du (espainian ez bezala, hau bikoa delarik). Hiru urte hauek gainditzea derrigorrezkoa da gero college edo unibertsitatean sartu ahal izateko.

Euskal Herriko unibertsitatearen bidez Norbegian dagoen Bodo collegera joan gaitezke 6 hilabete ikasle bezala Erasmus programarekin. Erasmus programa ikasleen mugikortasuna errazten duten plana da, 1987an sortua.



Bodoko unibertsitateak Erasmus ikasleentzat programa berezi bat dauka, non ingelesez ematen diren azalpenak ( bertako hizkuntza ofiziala norbegiera da) eta ikasteko modu ezberdin bat erabiltzen den. Programa hau " adventure knowledge" du izena, eta 3 modulutan banatuta dago "experience of nature", " experience of pedagoy" eta " experience of art, culture and literature".
hauen bidez, ikasleak gaiari buruz ikasteaz aparte, herrialdea ezagutzeko aukera du, klaseak ez baitira klasean ematen, txango eta bisiten bidez. Adibidez, natura ikasgaian arroka desberdinak ezagutzeko asmoz txangoak egiten dira.

Horretaz aparte, ikasle atzerritarrentzat norbegierazko hizkuntza ikasteko klase bereziak daude, ingurunea bisitatzeko txangoak, ohiturak ezagutzeko ekitaldiak...

Esan daiteke, esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua dela, eta azken aldian berebizkiko garrantzia ematen ari dira honi.
http://www.hibo.no/english

Beraz, nahiz eta hezkuntza sistema orokorrean gurearen antz handia izan, berezitasun hauek deigarri egiten dute bertara ikasten joatea. Gainera, aparteko onurak ditu pertsona moduan garatzeko, kultura ezberdin bat ezagutzeko, erlazionatzeko, hizkuntzak hobetzeko eta orokorrean, ikasten ikasteko.